XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Albistearen hurbiltasunak, freskotasun eta zuzentasun hori du alde.

Gero, telebista elkarte mugatu gisa antolatuko dugunez, eta fundazioa ere hor izango dugunez, jabegoa JABEGO.- Nagusitasuna. Propiedad hor egongo da eta horrek zenbait gauza erabakiko ditu, kasu, estilo-liburua esaten dena.

Esaterako, etxeko kazetariek ez dute terrorista hitza erabiliko, ezta zipaio edo mertzenario ere.

Gonbidatuek zer erabiliko duten, hori beste kontu bat da.

Hor, nik uste, Euskaldunon Egunkariak asmatu duela.

Edota euskalkien EUSKALKI.- Euskal dialektoa kontua...

Eskualdean lautik bat euskalduna

H.- Euskalkiekin baino erdararekin arazo gehiago izango duzue eskualde honetan?

G.L.- Euskalkirik bereziena Oiartzungoa da.

Hasteko, etxekook batuan egingo dugu, kazetari bat oiartzuarra dela eta bere kutsua ezarri nahi diola edo ezinbestez ezartzen diola, beno, gustatzen nau esaten ez duen bitartean...

Erdararekin, berriz, gu saiatuko gara ahal den gutxien entzun dadin.

Nola egingo dugun hori?

Ikusteko dago, azpitituluekin, off-eko itzulpenez.

Batzuek esaten digute eskualdean lautik bat dela euskalduna eta guk erantzuten diegu: ba, horrexegatik egingo dugu hain zuzen euskaraz.

H.- Albistegi eta barne-produkzioaz gain, besteri erostearen aldetik ba al duzue ezer pentsatua?

G.L.- Beno, alderdi hori ez dugu gehiegi jorratu, baina hemen eskualdean badira 6-7 bat ekoizpen-etxe EKOIZPEN-ETXE.- Casa productora eta, esaterako, ingurunearen kondairaz erreportaiaren bat nahi dugula, ba geuk nola ekipo ttikia izango dugun, hobe izango dugu ekoizpen-etxeei erostea; hartara, bide batez eskualdeko zenbait enpresari lana ematen diegu.

Gero Europako kateekin konektatzea, parabolikarena; momentuan aurreragoko konturik badugu.

H.- Kazetari aldetik ez du ematen arazorik duzuenik jendea inguratzeko.

Beharbada egun dagoen lanik-ezak ere laguntzen dizue horretan.

Erredakzio-batzordeaz gain, proiektuari enpresa-itxura eta izaera nork emanik ba al duzue?

G.L.- Beno, egia esan, horri oraingoz ez diogu lehentasunik LEHENTASUN.- Prioridad eman, erraza edo errazagoa behintzat deritzogulako.

Gehiago gaude fundazioaren peskizan, alderdiekiko adostasun bila, eta antena nahiz eskuarteko teknioekin bueltaka, gauza horietan; baina, administratzailea, publizista, horretan ere bagaude.

Kontuan izan behar da, manejatzen ditugun soldatak oso urriak URRI.- Murritza. Aurkakoa: ugaria, oparoa direla; kazetari asko musutruk MUSUTRUK.- Dohainik. Gratuitamente lanbidea ikaste aldera IKASTE ALDERA.- A cambio de aprender.

Eta soldatapekoak hileko hogei bat mila hogerleko inguruan.

Baina honi ez diogu gaitza irizten.

H.- Ezeren okerrik ez dela, seinalea emateari eta programazioari noiz ekingo diozue?

G.L.- Gauzak guk nahi baino astiroago ASTIRO.- Poliki, mantso. Aurkakoa: arin, azkar egin beharra izango dugu, oraingoz ez baitugu geure lokalik izango, plato eta bulegoekin.

Kanpoko grabaketak egiteko tresneria badugu eta gero muntaketa Andoaingo Bideo Eskolan oraingoz.

Apirilerako astean behin Oarsoko herrietako informatiboa emititzen hasiko gara.

Aurtengorako eginkizunik garrantzitsuenak izango dira: kultur fundazioa sortzea, legezko jantzia ematea horri eta telebista jendeari ezagutaraztea.

Hurrengo urtean, 1997an, eguneroko informatiboa eta barne-produkzioari ekin nahi diogu, eta hiru bat urteren buruan eguneko bi ordu inguruko emisioa ateratzea, gauzak ondo bidez.

Pako Sudupe

Pasaiako Udal Euskaltegiko irakaslea